XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iru gurutze egiñaz

Orregatik onesten zaitut, ur ori, Jaungoiko bizi, Jaungoiko egiazko, Jaungoiko Santuaren izenean; asieran Bere itzez legorretikan berezi zinduan Aren izenean, Bere Arnasa zure gañean arnasten zualarik.

Lau aldetara zabalduaz

Berak sortu zinduan Atsegin-Baratzan, eta lau ibaietan lur osoaren ezagarri ipiñi. Berak, basamortuan, zure gazitasuna gozaturik, biurtu zinduan edangarri; eta Berak erri egarrituarentzat arkaitzetikan sortu.

Onesten zaitut, Aren Seme bakar Jesukristo gure Jaunaren izenean ere: Berak mirariz Galilea'ko Kana'n ardo biurtu bait-zinduan; Bera bait-zan zure gañean oñez ibilli, eta zugan Jordan'en Joanen eskutik bataiatu; Berari zintzakion, odolarekin naasturik saietsetik ixuri; eta sinistedun guztiak zutaz bataiatzeko ere Berak agindu zien Bere Ikasleai, onela esanaz: Zoazte, eta erakutsi erri guztiai, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuaz.

Abestuaz

Jaungoiko alguztidun eta on-bera: zaude, Zure Agindu oek bete-bearrez alegintzen geranokin, eta, errukiz, iguzu arnas.

Gurutze-antzera iru bider arnas egiñaz

Onetsi Zure aoz ur kutsu-gabe oek.